domingo, 11 de diciembre de 2011

Psikomotrizitate gelako materiala

Umeen mugimendua eta psikomotrizitate ahalmenak garatzeko baliagarriak izan daitezkeen materialaren zerrenda luzea da, denetarik erabili dezakegu: bai tresna alternatibo eta bai ez konbentzionalak: betetako botilak, kurpilak, zintak, erratza- makilak, garbigailuen ontziak, zapiak…

Materialak haurra probokatu, zirikatu, mugitu arazi eragin behar du, jarduerara bultzatuz. Helburu hori bete ahal izateko itxura berritzaileak eta kolore deigarriak egokiak dira. Haurraren sormenak, edozein tresna jolaserako bide bihur dezake. Hurrengo laukian materialaren eginkizunak aztertuko ditugu:


Bideoak

Psikomorizitatearekin zerikusia duten bideo batzuk eskuragarri jarri dizkizuet. Psikomotrizitatea lantzeko ariketak aurkituko dituzue bertan. Hemen dituzue bideoak:






Espero dut interesgarriak eta baliagarriak izatea.

Oreka lantzen

Gorputza orekatzeko, gihar erreflexuak ezinbestekoak dira. Oreka giharrak sortzen duen tentsio - erlaxatze mailaz arduratzen da.

Oreka ziurtatzeko organu ezberdinek hartzen dute parte: barneko belarriko laberintoa, ikusmena, giharren sentsazio propiozeptiboak, organo sentsorialak... hauek automatikoki funtzionatzen dute. Oreka hezi eta landu daiteke.

Oreka gorputza jarrera batean mantentzeko gaitasuna da, bi oreka mota daude:
- estatikoa: geldirik, egoera egonkorra. Adibidez: zutik.
- dinamikoa: Mugimenduan, desplazamenduan. Lasterketan adibidez.

Edozein mugimendu gauzatu ahal izateko, ingurunekoaren arabera gaitasun motoreak moldatu egin beharko ditugu.Zerebeloak erregulatzen du oreka, orekari buruzko informazio guztia jasotzen du.

Oreka mantentzeko ezinbestekoa da ikusmena eta gihar tonua.Barne- belarriak, ikusmeneko errezeptoreek, eta errezeptore kinestetikoek laguntzen dute oreka mantentzeko. Ezinbestekoa da eguneroko bizitzan eta gorputz hezkuntzan edozein jarduera egiteko. Oreka mantentzeko hainbat aspektu hartu behar dira kontutan:
- Genetikoak.
- Norberaren esperientzia.

Orekarako gaitasunak hiru dira:
1- Berrorekatze gaitasuna: luzaketa bakoitza uzkurdura batez lagunduta dago, luzaketa hori konpentsatzeko . Grabitaguneak oszilazio edo kulunkada bat jaso orduko, uzkurdura bat sortuko da.Grabitagunea sostengu oinarriaren gainean jarri nahi denean berrerokatze gaitasuna erabiltzen da.
2- Baztertze propiozeptiboaren gaitasuna:
3-Hazkundearen faktoreak: saiatuko da gorputz adar baten mugimenduak sortu duen desoreka konpentsatzen.

Oreka portaera motorearen faktore baldintzatzailea da, koordinazioarekin lotura estua du.Oreka gizakia ingurunera moldatu eta egokitzea posible egiten duen oinarrizko zentzuetatik bat da. Ingurunea faktore desorekatzailea bat bezala eratzen da, haur hezkuntzan oso garrantzitsua da ingurunean konfiantza eskuratzea.

Oreka lantzeko hainbat ariketa proposatzen dira: jolasen bidez bultzadak, trakzioak egitea, erorketak hezitzea. Azalera ezberdinen gainean egindako lekualdaketak, oreka lantzea ez egonkorreko objetuen gainean, abiadura edo erritmo ezberdinak eskatzen dituzten keinu edo desplazamenduak egitea... Saiatuko gara oreka lantzen mota guztietako materialen gainean, koltxonetetan, sokekin, goma espumako blokeekin...

Psikomotrizitatea, oreka eta ingurua oso lotuta daudela esan beharra dago.

Gorputz eskemaren garapena

ETAPA
ADINA
EZAUGARRIAK
Bizitako gorputzaren etapa
Hiru urte arte
Hiru urterako niaren barne egitura bereganatu du, jardun esperientzia globalaren eta helduarekin duen harremanaren bidez.
Hautemate-bereizketaren etapa
7 urtera
Ezaugarri nagusiaren gorputz eskemaren orientazioaren garapena eta lateralitatearen finkapena da. Honen amaieran, haurra gai da bere gorputz osoan eta gorputz atal guztietan arreta jartzeko.
Gorputz irudikatuaren etapa
7tik 12 urtera
Etapa honetan, ekintza eskemek gorputz eskemaren alderdi dinamiko eta benetako aurrerapen irudiak zeregin erabakigarria dute.Horien bidez mugimena kontzienteago egiten da.


Ekarpen honetan taula egitea pentsatu dut, argiago egon daiten, hobeto ulertzeko.
Nire ustez interesgarria delako haurraren gorputz eskemaren garapena zein den jakitea, eta adin bakoitzean gorputz eskemak izan behar dituen aurrerapenak zeintzuk diren ikustea,arazoren bat egonez gero ohartzeko.

Irakaslearen eginkizuna psikomotrizitate gelan

Psikomotrizitatea lantzerakoan, rakaslearen jarrera oso garrantzitsua da. Bere jarrerak ondorengo ezaugarriak izan beharko lituzke:

- Harreman asimetrikoa: haurraren jolean sartzeko itxura egiten du, jolasa aurrera ateratzen laguntzeko, baina kanpotik begiratzen du.

- Autokontzientzia: Emozioen auto-kontrola izan behar da, epaitu gabe, besteen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Gaitasun honi Esker, agresibitate arazoak, gorputz kontaktuak.. gainditu daitezke eta arauak bideratu inposaketarik gabe.

- Legearen eredu: zenbait arau finkatu behar dira: Minik ez ematea, besteen lanak errespetatu.. ( beste artikuluan aipatutakoa). Giro ona lortu behar dugu gelan. Haurraren espontanitatea ahalbidetzeko baldintza eta arau minimoak egongo dira. Portaera desegokiko haurrak maitasunez eta jarrera ulerkorrez tratatuko ditugu, baina aldi berean mezu zuzenez eta tinkoz.

- Segurtasun físiko eta afektiboa: haurrari konfiantza adierazi. Hitzez, jarreraz, kokapenaz, proposamen egokiz, eta urratsen sekuentzia errespetatuz. Haurrarenganako amatasun giroa lortu behar dugu, baina aldi berean, autoritatea izan behar dugu, ezetz esaten jakin behar dugu. Entzuten eta ulertzen den dakienaren giro goxoa lortu behar dugu.

- Enpatia: Bestearen lekuan kokatzen jakin behar dugu, bestea nola sentitzen den jakin ahal izateko. Haurraren bat bateko jarduera ez dugu moztu behar, itxaroten jakin behar dugu. Haurraren mugimenduzko adierazpena behatuz berari buruzko informazioa jasotzeko gai izan behar gara. Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen mezuak jaso behar ditugu. Haurrak bere aniztasunean, diren bezala onartu behar ditugu; bere portaera bere bizitza pertsonalaren emaitza da.

- Prestotasuna: Doinu, keinu eta begiradaren bidez, haurra ondo sentitu dadila lortu dezakegu.

- Lan giro irekia: haurrari bururatutako aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenerako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Haurrak bere kezka, zalantza, beldurrak jasotzen direla sumatu behar du.

Godall izeneko irakasleak ( 1999) psikomotrizitateko arduradunaren eginkizunak honela laburbiltzen ditu: espazio eta harremanen egitura konplexua antolatu, esperientzien garapenari lagunduz, aukerak sortzen dituen sistema sortuz.

sábado, 10 de diciembre de 2011

Gorputz eskema ezagutzen

Gorputz eskema: Gure gorputzaz dugun informazioa, irudikapen mentala, bera kontrolatzeko dugun ahalmena da. Nerbioen bidez gure mugimendu, organu eta gorputz atalei buruzko informazioa jasoko dugu. Vayer-ek gorputz eskemaren inguruan kontzeptu batzuk bereizten ditu:

- Gorputz eskema: Espazioaren barruan gertatzen diren mugimenduak.
- Gorputz balorazioak: Gorputza sinbolo bat da, ikur bat, gizarte eredu bakoitzaren arabera balore bat hartuko du.

- Gorputz kontzeptua: ezagupen topografiko, anatomiko, fisiologikoak gorputz balorazioari gehituak.

- Gorputz irudia: Gure gorputzaz dugun irudi sinbolikoa.

Faktore hauen bidez gorputz eskema eratzen da, alde motorea eraikitzen da. Umeak, bere jarduera motorearen bidez gorputz eskema eraikiko du.

Esperientzia motoreraren bidez gorputz eskema eratzen joango da, 12 urte inguruan finkatuz.
Gorputz eskemaren eraketarako faseak:
Gorputz eskemaren elaborazioak bi lege jarraitzen ditu:
- Lege zefalo- kaudala: garapena ematen da burutik gorputz adarretara.
- Lege proximo- distala: garapena gorputz erdiko ardatzetik kanporantz ematen da. Haurrari bere gorputz eskema eraikitzen lagundu ahal diogu, adinaren arabera fase ezberdinak ematen dira:

Gorputz eskemaren ezaugarriak bost dira:
- Kontrol segmentarioa eskatzen duten gaitasunak:
1) Lateralitatea.
2) Arnasketa kontrola.
- Kontrol globala eskatzen duten gaitasunak:
3) Gihar tonua.
4) Lasaketa.
5) Jarrera.
Bost puntu hauek beste post batean gehiago sakonduko dira.
Psikomotrizitate saioak burutzen ditugunean, umeen gorputz eskema kontutan hartu behar dugu. Saio hauetan haien gorputz eskema apurka apurka eratzen joango dira.
Guzti hau gehiago sakondu nahiez gero, gorputz eskemari buruzko informazio gehiago dago interneten. Artikulu hau idazteko, nik nituen apunteak erabili ditut.

Dislexia ezagutzen

Alro honetan sartzen den arazo bat, dislexia da. Eta gaur egun asko ikusten dena, horregatik interasgarria iruditu zait honen arabera ekarpena egitea. 

Dislexia irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuari erasaten dioen transtorno bezala definitzen da gaur egun, umearengan inolako eskasia emozional, sentsorial (ikusmenaren edo entzumenaren arazo) nahiz intelektualik atzeman gabe. Zenbait teoriaren arabera, orientazio espazialaren akatsekin edota ikus-koordinazioaren alterazioekin egongo litzateke lotuta. Espezialistek diotenez, % 6koa da biztanleria orokorrean gaitz honek duen prebalentzia eta umetan, zehatzago esateko, 10etik bat egongo litzateke gaixotasunak jota (mutikoen kopurua neskena halako bi izaten da normalean).

Zergatik sortzen da dislexia?

 

Hainbat teoria aipatu dira dislexiaren sorrera esplikatzeko. Horietako batzuen ustez, umearen garunean egiturazko desberdintasunen bat sortuko litzateke, mintzamenaren arean erasango lukeena. Bestalde, badira familia bereko senideen artean dislexiaren prebalentzia handiagoaren berri ematen duten ikerketak eta horregatik gaixotasunak oinarri genetikoa eduki dezakeela dioenik ere bada.


Nola jakin ume batek dislexia ote duen ala ez?

 

Dislexia ezin diagnostika daiteke argi eta garbi umeak sei-zazpi urte egin arte (eta beti psikologo, logopeda edo aditu baten eskutik). Hala ere, umearen gaitasun intelektualaren eta hizkuntza idatziaren inguruko bere trebetasunetan umeak lortzen dituen emaitza kaskarren arteko desoreka nabarmena da lehenagotik ere, bai gurasoak eta baita irakasleak ere susmotan jartzeko adinakoak. Ume hauek ezin dituzte letrak (alfabetoa) behar bezala ikasi, ez dira hitzen osagaiak analizatzeko gai eta horrek irakurketa motela, nekosoa eta akatsez josia dakar (letrak jan egiten dituzte edo antzeko ortografia dutenak, adibidez b eta d, elkarrekin nahastu, ahoskatzeko zailtasunak dauzkate, puntuazio-zeinuekin trabatu egiten dira, hitzak luze samarrak edo zailak direnean irakurketa erabat aldrebesten zaie, etab.)

Dislexia maila desberdinekoa izan daiteke, noski, eta ume dislexiko guztiek ez daukate atzerapen edo zailtasun bera eskolan, baina normalean gehientsuenei kosta egiten zaie trebetasun bat baino gehiago martxan jartzea eskatzen duten lanak edo eginkizunak burutzea. Adibidez, eta umeak koskortuagoak direnean, erredakzio bat egiteko eskatzen bazaie, dislexikoari kosta egingo zaio ortografia, puntuazioa eta ideien antolamendua aldi berean kontrolatzea. Denbora gehiago behar dute edozein lan —idatziz noski— egiteko eta beti erlojuaren kontra ibiltzen dira bere ikaskideekin batera gauzak bukatzeko. Horrek, luzarora, frustrazioa eragin dezake umearengan eta horregatik da hain garrantzitsua ondorengo tratamenduan umea atenditzen duen espezialistaren, ikastolako maisu-maistren eta gurasoen artean harreman estua egotea.

Zer da Psikomotrizitatea?

Psikomotrizitatea gai oso garrantzitsua da Garapen kognitiboko ikasgaian, oinarrikoa, horregatik aukeratu dut honen ezaugarriak bereiztea eta azaltzea.

Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da. Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.

Jarduera psikikoa eta portaera motorraren artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.

Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.

Hezitzailearen eginkizuna hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren ahalmenak garatzen saiatuko dira (baita adimena ere). Psikomotrizitatearen barruan garapen psikomotorra dago, ezaugarri garrantzitsuenetarikoa baita:

Garapen psikomotorra:

Garapen psikomotorra mugimenduen eta zentzumenen eskuratzearen eboluzioa da, banako baten bizitzan zehar. Garapen hau oso garrantzitsua da jaioberri eta haurrarengan, bizitzaren garai horretan eskuratzeak ugariak baitira.
Psikomotrizitatean oinarritzen da.

jueves, 8 de diciembre de 2011

Lateralitatea

Albo bateko nagusitasun motorea da, burmuinaren alde bat lehenago heltzen da. Gure gorputzak, simetria anatomikoa dauka. Alde batetik, nagusitasuna herentziak mugatzen badu ere, inguruaren eraginak ere badu zeresanik. Le Boultzen esanetan: " lateralitatea eskubi edo ezkerreko gorputz adarraren nagusitasuna da". Nagusitasun hau ematen da burmuineko alde bat bestea baino helduagoa delako. Gorputz adar asko berdinak eta simetrikoak dira, baina hauek erabiltzerakoan, askotan modu simetrikoan erabili behar dira, eta horrek alde baten nagusitasuna markatzen du.

Lateraltasuna heredentziaz eta inguruko faktoreaz definitzen da. Pertsona batzuek eskumarekin idazten dute baina beste guztia ezkerrarekin egiten dute. Egile baten ustez hau ez da egokia, esku baten nagusitasuna ezinbestekoa delako espazioarekiko erreferentziak finkatzeko. Nire ustez hau ez da egokia: ume askok, eskumarekin idazten dute horrela erakutsi dietelako baina haien garunean, ezkerreko aldea dute garatuago eta kirola egitean adibidez, ezkerreko eskua edo hanka erabiliko dute. Umeei haien erara lateralitatea garatzen lagundu behar zaie. Esku batekin, bere naturaltasunez ez den eskuarekin idazten bortzatzen badugu, umearengan trauma bat sortuko dugu. Ez diogu utziko bere trebetasunak aurrera eramaten.

Honen adibide gisa: nik eskumarekin idazten dut horrela irakatsi zidatelako baina gauza askotarako, horietako bat kirola egiteko, ezkerreko eskua edo hanka erabiltzen dut.

Nagusitasun laterala ez dagoenean finkatuta, saiatuko gara egoerak sortzen duen esku baten nagusitasuna ahalbidetzen.

Psikomotrizitate gelan, ume bakoitzaren lateralitatea argi ikus dezakegu hainbat ariketetan: plataformetara igotzerakoan zein hanka erabiltzen duten ikustean, salto egiterakoan. objetkuak botatzean, espaldetara igotzerakoan, ...

Haurren psikomotrizitatea (H.Wallon)

Bideo hau H. Wallonen psikomotrizitatearen teoria batzuk ulertzeko aukeratu dut, eta baita ere bideoan ikus dezakegulako nola Wallonek pertsonaren garapen osoari garraintzia handia ematen ziola.


Bideoan ikusi dugun bezala, haurren psikomotrizitarea, gorputzaren mugimenduan eta lengoaia adierazpenean oinarritzen da. Gorputz mugimendu, horrekin, jauziak, itzulipurdiak, lasterketak egitearekin, haurrak eboluzionatu eta aurrepausuak emango ditu. Hau umearen garapenerako garraintzi handia du. Egun, oso edatua dagoen, heziketa, terapia metodoa da. Psikomotrizitatea, ez da bakarrik terapia egiteko lan tresna bat, arazoak, trastornoak… etab lantzeko bidea izateaz aparte, hezkuntza bera eta haurraren eboluzioa bideratzeko eta hezitzeko bidea ere jakin da. Eskoletan, psikomotrizitatea, hezitzeko modu bezela ikusten, da, baina, psikomotrizitate saioetan, ikus edo eta antzeman daitezkeen arazoetaz ere jabetzen jakin behar dugu. Izan ere haurrak koltxonetetan duen jarrerarekin, gorputz adierazpenarekin, arazo, trastorno…askotaz jabetzen jakin behar dugulako.

Kongtibismoa guk ezagutzak bereganatu behar ditugula esaten du, eta psikomotriziatea ariketen bidez hori lortu dezakegula azaltzen digu. Honen barruan, H.Wallonek azaltzen zuen txikiak garen urteetan, hau da, jaiotzen garenetik 3-4 urte bitartean, gertatzen direla bizitzan osoan zehar garatuko ditugun gaitasunak.